Metalezko Arotzeri ardatz duen Gipuzkoako enpresa da GOIERRI AUKERA, urtetan zehar lana, eskarmentua eta garapen teknikoa uztartu dituenak. Metal arotzerian erabiltzen duen teknologia aurreratuena dugu, fabrikazioan nahiz muntaketan.

Gure produktuen katalagoa zabala da baina azpimarratzekoak dira aluminiozko itxierak, leihoak, aterak, erakusleihoak eta, era berean, aipatzekoa da altzairu herdoilgaitza geroz eta gehiago eskatzen dela balkoi, eskailera eta erakusleihoetan. Errementaritza, forja artistikoa, ateak eta pertsiana automatikoak ere Goierri Aukera enpresaren ezaugarriak dira.

Gestioaren kalitatearen alde egiten du GOIERRI AUKERAk horregatik gure gestio sistema ziurtatuta du ISO 9001 arauarekin TÜV-ek.

Era berean, gure jarduerak ahalik eta ingurumen-inpaktu txikiena sortze aldera, EKOSCAN ingurumen kudeaketa sistema ezarri dugu.

Azkenik, legeak eta arauek ezartzen dituzten balditzak betetzeko konpromisoa hartu dugu eta gure produktuek Europak ezartzen dituen baldintzak betetzen ditugu (CE esaterako).