Metal arotzeria

Orain 20 urte eta gehiago hasi zen estilo bat lantzen Goierri Aukera, eta horri leial izanik, duen eskulanagatik nabarmentzen da; horretarako hiru material erabiltzen ditu batik bat: aluminioa, burdina eta altzairu herdoilgaitza.

null

ALUMINIOA

Aluminioan egindako produktuek kolore aukera zabala dute, zuraren antza duen aluminioa eta aluminio-zura aukera.

  • Leihoak eta Balkonerak: irekigarriak, ardatz aldagarrikoak, altxagarri lerragarriak, osziloparaleloak.
  • Errezel Murruak
  • Ateak: etxebizitzetarako sarrerakoak (panel blindatua dutenak), atariak, erakusleihoak.
  • Manpara banatzaileak bulego eta lokaletan.
  • Barandak balkoietan, eskaileretan (barrukoak eta kanpokoak) eta kanpoko urbanizazioetan.
  • Terraza eta lorategi itxiturak.
  • Pertsiana biribilgarriak, mallorkarrak eta veneziarrak.

null

BURDINA

Burdinez egindako produktu guztiak galvanizatu edo margotu egin daitezke.

  • Garajeko ateak. Baskulagarria, Lerragarria eta Kulunkaria. Eskuzkoa eta automatikoa.
  • Erabilera anitzeko ateak.
  • Ate su-hesia.
  • Era guztietako pertsiana komertzialak.
  • Ate errejadunak.
  • Leihoetarako errejak (forjatu artistikoa oro har)
  • Partzeletan itxiturak eta hesiak jartzea.
  • Solairuarteak, Markesinak eta egitura metalikoak oro har.
  • Leihoak eta finkoak, lokaletako erakusleihoetarako.
  • Barandak balkoietan, eskaileretan (barrukoak eta kanpokoak) eta kanpoko urbanizazioetan.

null

ALTZAIRU HERDOILGAITZA

Gure produktu guztiek aukera asko eta asko dituzte akaberetan: beira, sandwich panela, polikarbonatoa, txapa taula, estratifikatua, eta abar. Eta gainera konbinazioak egin daitezke gure produktuen artean: aluminioa-zura, burdina-herdoilgaitza,… Beti ere gure bezeroak nahi dituen ezaugarrietara egokituz.

  • Leihoak, ateak eta finkoak lokaletarako. Erakusleihoak.
  • Barandak balkoietan, eskaileretan (barrukoak eta kanpokoak) eta kanpoko urbanizazioetan.